• Lun-Vie. 8:00-13:00 y 15:00-20:00. Sábados 9:00-13:00 y 15:00-19:30
  • IPARRAGIRRE 94, LEIOA
  • 94 480 4290

Kontratuaren baldintzak

Enpresa kontratatzaileak (Errentatzailea, aurrerantzean) esleitutako ibilgailua alokatzen dio Errentariari (kontratu honetan ageri dira bere datuak eta sinadura), ezarritako klausula eta baldintzetan, eta honek onartu eta betetzeko hitza ematen du.

1.- IBILGAILUA ERABILTZEKO BETEBEHARRAK
1.1 Errentariak konpromisoa hartzen du Ibilgailua gidatze eta zirkulatze oinarrizko arauei jarraituz erabili eta gidatzeko, eta ibilgailu motaren araberako erabilpen zehaztapenetan azaltzen den moduan
1.2 Errentariak konpromisoa hartzen du Ibilgailua honako kasu hauetan ez erabiltzeko edota erabiltzen ez uzteko:
a) Pertsonen ordainpeko garraiorako
b) Edozein ibilgailu edo beste edozein objektu bultzatu edo atoian eramateko, gurpilduna izan ala ez
c) Lehiaketetan parte hartzeko, ofizialak izan ala ez
d) Ibilgailua alkoholaren edo drogen eraginpean gidatzeko
e) Legea edo indarreko xedapenak urratzen dituen edo legez kontrako helburu batzuetarako diren merkantziak garraiatzeko
f) Ibilgailuaren Azterketa Teknikoaren Txartelean baimendu eta azaldutakoa baino bidaiari gehiago garraiatzeko
f) Ibilgailuaren Azterketa Teknikoaren Txartelean baimentzen den baino pisu, kantitate edota bolumen handiagoko merkantziak garraiatzeko
h) Indarreko garraio legeetan merkantzia berezi edo arriskutsu gisa sailkatuta direnak garraiatzeko
i) Alokatutako Ibilgailua ez erabiltzea edo uztea delituak egiteko, zigortutako, debekatutako edo besterik gabe legeak zigortzen dituen jardueretarako, gaizkileei laguntzeko edo delituz lortutako objektuak babesteko, garraiatzeko eta gordetzeko.
1.3 Errentatzaileak alokairu kontratuan identifikatutako edo onartutako pertsona/k bakarrik dago/daude baimenduta Ibilgailua gidatzeko
1.4 Errentariak konpromisoa hartzen du Ibilgailua erabiltzen ez duenean itxita edukitzeko eta haren dokumentuak barruan gordeta izateko.
1.5 Errentariari espresuki debekatzen zaio honako hauek uztea, hipotekatzea, pignoratzea, saltzea edo bermean ematea: Ibilgailua, alokairu kontratua, giltzak, dokumentazioa, ekipamendua, Ibilgailuaren erremintak edota osagarriak, hala nola bere edozein zati edo pieza; bai eta aurreko hori guztia Errentatzaileari kaltea sortzeko moduan erabiltzeko ere.
1.6 Ibilgailuarekin Espainiako estatuko lurraldearen mugetatik kanpo irteteko.
1.7 Errentatzaileak beretzat gordetzen du kontratua suntsitzeko aukera, betiere Errentariak ez badu betetzen 1. artikuluan ezarritakoa.
1.8 Errentatzaileak Ibilgailua behar bezala zein ibiltzeko egoera onean dagoela entregatzen du, eta ageriko akatsik gabe.
Errentaria behartuta dago egoera berean itzultzera, dokumentu, pieza eta osagarri guztiekin, baita kontratu honetan adierazitako tokian, egun nahiz orduan ere.
Hala ezean, baliorik gabe geratzen da aseguru estaldura, eta, gainera, Errentaria delitu bat egiten egon daiteke modu bidegabean jabetzeagatik, Zigor Kodearen 55. artikuluan ezarritakoaren arabera.
1.9 Ibilgailua kontratu honetan ezarritakoa bete gabe erabiliko balitz, Errentatzaileak edozein unetan hartu dezake berriro autoa, bere kontura eta Errentariari abisatu gabe.
2.- PREZIOA, GORDAILUA ETA LUZAPENA
2.1 Alokairuaren prezioa eta gordailua Indarreko Tarifa Orokorrean zehazten dira, eta Errentariak aurretik ordainduko ditu.
Gordailuak ez du balio izango alokairua luzatzeko, inoiz ez.
Zenbatekoak kreditu txartelaz edo eskudirutan ordainduko dira.
Eskudirutan egiten bada, Errentatzaileak eskubidea du Errentariari berme gisa kreditu txartel bat edo batzuk eskatu ahal izateko.
2.2 Errentariak Ibilgailua kontratuan hitzartutakoa baino denbora gehiagoz eduki nahi izanez gero, Errentatzailearen idatzizko baimena jasotzeaz gain, epe luzapen horri dagokion zenbatekoa ordainduko beharko dio.
2.3 Errentariak konpromisoa hartzen du Ibilgailua alokairu kontratuan ezarritako egunean eta tokian Errentatzaileari itzultzeko.
Zerbitzua amaitutzat emango da soilik Ibilgailua eta haren giltzak Errentatzaileari itzuli izan zaizkionean.
2.4 Errentariak kontratua iraungia denean eta Errentatzailearen baimenik gabe zirkulatzen badu, kontratatu izan diren aseguruak berehala etenda geratuko dira.
2.5 Indarreko katalogoan diren prezioak BEZ gabe daude
3.- ORDAINKETAK
3.1 Errentariak konpromisoa hartzen du Errentatzaileari ordaintzeko
Indarreko Tarifa Orokorra eta alokairu kontratuan hitzartutako prezioa aplikatzetik eratorritako zenbatekoa, hain zuzen hauei dagokiena: alokairuaren iraupena, aseguruak, aukerako salbuespenak, aukerako ekipamendua eta zerbitzu osagarriak -ezarritako baldintzen arabera-, baita zerga eta tasa aplikagarriak ere.
Ibilgailuan osorik edo zati batean izandako kalteen edo lapurreten zenbatekoa.
Errentariaren erantzukizuna, gehienez, Ibilgailuak merkatuan duen balioarena izango da.
Ibilgailuak kalteak izanez gero, are bere osagarri eta gehigarrietan, edota horiek lapurtu egin badira, Errentariari kargatuko zaio ondoren azaltzen diren kontzeptu eta zenbatekoetan:
Txapa:
kolpeak, urradurak:
Tailerrean peritatzen dena.
Kristalak / ispiluak:
txikitzeak, arrakalak, galtzeak, lapurtzeak:
Tailerrean peritatzen dena
Argiak:
karkasak apurtzea:
Tailerrean peritatzen dena
Pneumatikoak:
Tailerrean peritatzen dena.
Kabina
tapizeria, aginte-panela, uhalak:
Tailerrean peritatzen dena
Irratia:
Lapurtzea:
100 €
Dokumentazioa edota giltzak:
galtzea, lapurtzea:
150 €
Korporazio irudia:
Osoa: 200 €.
Atzekoak:
50 € unitatea.
Albokoak:
100 € unitatea
Jatorrizko elementuak aldatzea:
Kilometro kontagailu, motorreko gps eta bestelakoen manipulazioa:
Tailerrean peritatzen dena
Galtzeak:
Katua:
100 €.
Ordezko bonbillak:
20 €
unitatea.
Ordezko pneumatikoak:
120 €.
Txalekoa:
10 €.
Triangeluak:
20 €, antena:
10 €
Zenbateko horiei guztiei dagokien Balio Erantsiaren Zerga edo horren ordezkoa gehituko zaie.
3.4 Indarreko legedi aplikagarrian, batez ere Zirkulazio Kodean eta garraio alorreko araudian, Errentariak edozein urraketa egiteagatik jasotako isunen zenbatekoa, hala nola Errentariak ordainketan berandutzeagatik sortutako errekarguak eta horren ondorioz Errentariak sor ditzakeen epaiketako zein epaiketaz kanpoko gastuak.
Eta, halaber, alokatuta den bitartean, Errentariari egotzi daitezkeen enbargo, matxura edo kalteengatik Errentatzaileak Ibilgailua libre eskura eduki ezin izan duen egunengatiko zenbatekoa ere.
Hori guztia Ibilgailuaren jabe eta titularra izateagatik, Errentatzailearen erantzukizuna den kasuetan izan ezik.
Aipatu diren zenbateko horietako edozein ordainketa kreditu edo zordunketa txartelaz egiten bada, Errentariak alokairu kontratuaren termino eta baldintza orokorren onarpenean jarritako sinaduraren bidez, Errentatzaileari baimena ematen dio txartela jaulkitzen duen erakundeak kontratuaren amaierako zenbateko osoa honen kontuan ordaintzeko.
3.5 Ordainketa beti eskura (eskudirutan edo txartelaz) egingo da, kontratua sinatzen den unean.
Ordaintzeko beste era bat hitzartu daiteke, eta horretarako baldintzak idatziz jasota geratuko dira kontratuan.
4.
ASEGURUAK
4.1 Leioa Berri Renta Car-ek hitzartutako aseguruak Errentaria eta kontratu honetan baimendutako bigarren gidaria estaltzen ditu, dagokion auto aseguruko polizan parte hartzen duelako.
4.2 Alokairuko tarifek honako hauek hartzen dituzte barne: Ibilgailuaren nahitaezko aseguru estaldurak, biktimako eta ezbeharreko gehienez istripuaren unean arauz ezarririk diren zenbatekoak estaltzen dituztelako; erantzukizun zibilarengatik zenbateko osagarria; bai eta bermeak, defentsa juridikoa zein kalteen erreklamazioa ere, estaldura mugatu batekin. Estaldura horiek guztiak Ibilgailuaren erabilpen eta zirkulatzetik eratorritakoak izango dira.
4.3 Errentariak onartu egiten ditu polizako terminoak, baldintzak nahiz salbuespenak, eta horiek kontratu honetan jasota geratzen dira.
4.4 Asegurutik espresuki kanpo geratzen dira Errentariak Ibilgailuan, edo beste edonork haren barruan edo gainean, utzitako, gordetako edo garraiatutako ondasun edo objektuetan izandako galera, lapurreta edo kalteak, bai kontratuaren iraunaldiaren aurretik edo bitartean, bai Ibilgailua itzuli eta gero.
Errentariak, aurreko kasuengatik sortutako erreklamazio ororen aurrean, Errentatzailea defendatuko du eta kalte-galerak ordainduko dizkio.
4.5 Ibilgailuari kalteak sortuz gero, Errentariaren erantzukizuna babestuta dago lapurreta edo sutearen kasuan, salbu eta kontratu honetan ezarritako baldintzak hark ez betetzearen ondorioz gertatu izan badira.
Lapurretaren edo sutearen kasuan, Errentariak hori gertatu eta polizia agintarien aurrean 24 ordu baino lehen salaketa jarri izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko du.
Lapurreta edo sutea ez den beste arrazoiren batengatik Ibilgailuari kalteak eragin bazaizkio, Errentariaren erantzukizuna, zehazki, istripua izanez gero, tarifan gutxieneko erantzukizunaren edo frankiziaren kontzeptuagatik agertzen den zenbatekora mugatuko da.
5.
ISTRIPUAK
5.1 Errentariak konpromisoa hartzen du Errentatzaileari edozein ezbehar gehienez ere 24 orduko epean jakinarazteko, ezbehar horri buruz jasotako gutun, zitazio edo jakinarazpen guztiak bidaltzeko, eta Errentatzaileari zein aseguru konpainiari edozein erreklamaziotan edo prozesuko ikerketan nahiz defentsan laguntza osoa emateko.
5.2 Istripua edo ezbeharra gertatzen denean, Errentariak behar bezala beteko du istripu partea (dokumentazioarekin batera ematen zaio), eta gure bulegoetan aurkeztuko du istripuan parte izan duten gidariek sinatutako kopia bat, gehienez ere 24 orduko epean. Egoerak hala eskatuko balu, telefonoz ere dei dezake.
5.3 Matxura edo istripua bada, Errentariak ez du bere gain inolako erantzukizunik hartuko Errentatzaileari horregatik zuzenean edo zeharka sor dakizkiokeen kalteengatik.
6.
MANTENTZE LANAK ETA KONPONKETAK
6.1 Ibilgailuaren konponketa, berrikusketa, olio aldaketa eta gainerako guztiak Errentatzaileak berariaz adierazitako tailerretan baino ez dira egingo, eta ez dute Errentariarentzat kosturik izango, salbu eta gidariak Ibilgailuan izandako arduragabekeria, abilidade falta edo erabilera txarragatik sortuak direnean.
Konponketak edo mantentze lanak Leioa Berri Auto SL ez den beste toki batean egiteko, Errentariak aurretik Errentatzailearen berariazko baimen idatzia izan behar du, ezinbestez.
6.2 Errentariak hilero Leioa Berri Auto SLren instalazioetatik edo aurretiaz baimendutako beste tailer batetik pasa beharko du nibelak begiratzeko eta Ibilgailuaren egoera aztertzeko.
7.
JURISDIKZIOA Kontratu honen egikaritzean Errentatzailearen eta Errentariaren artean sor daiteken edozein desadostasun konpontzeko, bi aldeak Getxo hiriko epaitegi eta auzitegiek esandakoaren mende jartzen dira, eta berariaz uko egiten diote legokiekeen bestelako edozein eskumeni.
8.
DBLO
Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko 15/1999 Lege Organikoarekin bat etorriz, zure datuak Leioa Berri Auto SLren ardurapean dagoen Bezeroak izeneko fitxategi batean bilduko dira, Datuak Babesteko Agentziaren Erregistroan inskribatuta dagoena.
Datu biltze horren xedea da Leioa Berri Auto SLrekin duzun harremana kudeatzea eta gure zerbitzuei buruzko komunikazioak zuri igortzea, edozein bitarteko, mezu elektroniko, SMS edo antzekoren bidez.
Datu horien titularra zaren aldetik, zure oniritzia eta baimena ematen duzu datuak aipatutako fitxategian sartzeko.
Edonola ere, dohainik datuetara sartu, datuak zuzendu, ezeztatu eta horien kontra agertzeko aukera duzu, Leioa Berri Auto SLren helbide honetara zuzenduta:
Iparragirre 94, 48940 Leioa, Bizkaia.
Ez baduzu merkataritza komunikaziorik jasotzerik nahi, markatu honako laukia.